Iazkoa esperientzia urtea bezala hartu ondoren, aurtengoan negu eta udaberrian burubelarri aritu dira Berako Manttale Ttikiko adin guztietako lasterkariak Nafarroako Kirol Jokoetan. Larunbatero jokatzen joan dira proba eta maila desberdinetako hainbat ekitaldi eta maiatzetik lehia guztietan puntan ibili direnek finaletan parte hartzeko saria jaso dute.
Lehenik Andoni Lazkanotegi infantil mailako 1000 metrotako finalean izan zen; Nafarroako onenen artean sartu zen berau eta finalean azken postuarekin konformatu behar izan bazuen ere, 3:04 minutuko denborarekin garapen ikusgarria izan duela erakutsi zuen.
Eta ekainaren 2an, berriz, Burlatako egoitzetan benjamin mailako (2004-2003 urteen artean jaiotakoak) finalak jokatu ziren. Manttale Ttikiko 3 lasterkari 500 metroko finalean nor baino nor aritu ziren eta garaile eta aurten jokatu dituen proba guztietan egin duen bezala, Aimar Etxeberria beratarra izan zen,1:37 minutuko marka ikusgarria eginez. Unai Garro eta Eneko Garcia ere finaleko lehia hortan aritu ziren maila ederra emanez.
50 metroko finalean berriz Haitz Telletxea meritu haundiz sailkatu zen eta lesio bat eduki arren, ederki lehiatu zen.
Eta pilota jaurtiketan berriz, Unai, Aimar eta Haitzez gain Gorka Aracues ere finalean izan zen. Ohorezko postuetatik hurbil izan ziren laurak, Manttale Ttikiren parte hartze bikaina bororbilduz. Beraz eta guzti hau tarteko, Manttaleko harrobia emaitzak ematen hasi dela erran genezake,ondorengo urteetan edukiko duten eboluzioa tarteko, etorkizuneko maila haundiko atleten aurrean aurki gintezke.
Guztia, beraien prestatzaile eta laguntzaileek larunbatero egiten duten lan izugarriaren ondorio. Zorionak denei.