“Cultura Viva” saria jaso du Madrilen Ignacio Larra margolari beratarrak

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 8a

Ignacio Larra, emaztearekin eta senide eta lagunekin joan zen Madrilera saria jasotzera. Rosa Errandonea

Arte plastikoen arloari dagokion saria jaso zuen ekainaren 1ean

Cultura Viva erakundeak hogeitabatgarren aldiz antolatutako sarien banaketa egin zen ekainaren 1ean Madrilgo Carlos III Unibertsitatearen auditorioan. Arte plastikoen arloko saria Ignacio Larra margolariarentzat izan zen, epaimahaiak ahobatez onartu baitzuen “sarituaren meritu profesional apartak, bere obraren indarra eta bere sentsibilitate artistikoa”.

Ignacio Larra margolaria, Marga Irazoki emaztearekin eta Berako senide eta lagunekin joan zen Madrilera saria jasotzera. Hain zuzen, Espainiako errege etxeko margolaria den Ricardo Sanzek proposatu omen zuen Larra saridun izatea eta bera izan zen saria eman ziona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun