Bortzirietako haur eta gazte kantarien topaketa eginen da ekainaren 10ean, igande arratsaldeko 18:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean, Giltzarri Abesbatzak antolatuta.
Bortzirietako haur eta gaztetxo kantariak biltzea da topaketa honen xedea eta Giltzarri Ttiki Abesbatzakoak eta Bortzirietako 6 eta 12 urte bitarteko Haur Hezkuntzako neska-mutiko kantariak ariko dira. Kontzertua eskainiko dute 18:00etatik aitzinera. Lehenik Giltzarri Ttiki Abesbatzakoak ariko dira bakarrik eta gero Bortzirietako ikasle guziak ariko dira kantari, Rodrigo de Vera Díez pianoan lagun dutela.