Berako Kultur Batzordeak Sanestebanetako programa azala iragarriko duen lehiaketa abian paratu zuen. Orain lan horiek bozkatzeko aukera izanen da Berako Herriko Etxean (orain Berako Kultur etxeko erakusgelan dago; Eztegara pasealekua, 11) 9:00etatik 13:30etara eta astelehenetik ortziralera.
Saridunak 300 euro irabaziko ditu. Guztira 10 lan aurkeztu dira. Bozkatzeko epea ekainaren 20an akabatzen da.