Nazioen Mundua herri-ekimenaren "Gazta zati bat" dokumentala Beran ikusgai igande honetan

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 6a

Jon Maiak gidatutako dokumentala herriz herri erakusten ari dira. Berako Kultur Etxean, igande arratsaldeko 20:00etan eskainiko da. Artxiboko argazkia

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, herriz herri harrera beroa jasotzen ari da

Igande honetan, ekainak 10, Nazioen Mundua herri-ekimenak Jon Maiaren gidaritzapean sortutako Gazta Zati Bat dokumentala Berako Kultur Etxean egonen da ikusgai, arratsaldeko 20:00etan.

Igande honetan, ekainak 10, Nazioen Mundua herri-ekimenak Jon Maiaren gidaritzapean sortutako Gazta Zati Bat dokumentala Berako Kultur Etxean egonen da ikusgai, arratsaldeko 20:00etan.

Jon Maiaren gidaritzapean egindako dokumentalak estreinaldi arrakastatsua eduki ondoren, Euskal Herriko zinema eta antzokietara egin du salto. Lehendabizi, Hego Euskal Herriko hiriburuetan estreinatu zen eta orain herriz herri abiatu da, Nazioen Munduaren ideia zabaltzeko asmoz. Bortzirietan ere ikusteko aukera izanen dugu, Berako Kultur Etxean ekainaren 10ean, igandea, arratsaldeko 20:00etan.

Hau da Goierrin sortutako Nazioen Mundua mugimenduaren azken ekimena; eta berriro ere erakutsi dute dena dela posible. Nazioen Munduak erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapena egin du sortu zenetik, beti era baketsu eta alaian, herri-kirolak eta euskal kultura oinarritzat hartuz.

Hasiera batean Idiazabal bezalako herri txiki bateko mugimendu bat grabatzen hasi ziren, baina ustekabean nazio baten aldaketa historikoa kontatzen bukatu dute. Bertan agertzen diren izen eta pertsonaia ezagun guztien gainetik, herritarrak dira film honen protagonistak. Politikarien aurretik doazela erakusten duten herritarrak. Aldaketa historiko baten protagonistak diren herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun