Seigarren urteurrena ospatuko du aste osoan Berako Kaxerna Gaztetxeak

TTIPI TTAPA 2012ko eka. 4a, 11:38

Egunero izanen dira ekintzak eta larunatean bazkaria, bizikleta saltoak eta kontzertuak

Berako Kaxerna Gaztetxeak 6 urte betetzen dituela eta ekainak 4tik 10era (astelehenetik larunbatera) hainbat ekintza antolatu dituzte egitarau zabal batean.

Berako Kaxerna Gaztetxeak 6 urte betetzen dituela eta ekainak 4tik 10era (astelehenetik larunbatera) hainbat ekintza antolatu dituzte egitarau zabal batean.

Hasteko, ekainaren 4an, astelehenean, ospakizunen irekiera eginen da 19:00etan. Txalapartariak, bertsolariak, azken urteko momentuen irudi proiekzioa eta luntxa izanen dira.

Ekainaren 5ean, astearte arratsaldeko 17:00eta, Labiaga ikastolako 5. Mailako neska-mutikoen eskutik, “Betaurrekoak” antzezlana eskainiko da. Segidan berendua izanen dute eta Eñaut Gorbea ipuin kontalariak “Hala bazan edo ez bazan” ipuina eskainiko da 3 urtetik goitiko haur guzientzat.

Ekainaren 6an, asteazken goizean gaztetxoentzat ekintza ezberdinak eginen dira: monoziklo, txalaparta, pingpong… 19:00etan erresistentzia islamiar mugimenduari buruzko hitzaldia eskainiko du Hamas-eko militante batek.

Ekainaren 7an, ortzegun arratsaldeko 17:30ean ping-pong txapelketa jokatuko da. 20:00etan afaria izanen da eta afalondoan, 21:30ean, “Man of wire” dokumentala eskainiko da. Gero, Zorronka gaua hasiko da. Ekainaren 8an, ortziral goizean berriz ere gaztetxoentzat ekintzak izanen dira eta 17:00etan mus txapelketa jokatuko da.

Ekainaren 10ean, larunbatean, eginen dira ospakizunik handienak. 12:00etan, presoen aldeko topa eginen da. 14:00etan urtebetetze bazkaria ospatuko da eta txartelak Gaztetxean salgai daude ortzirala bitarte, 10 eurotan. 16:30ean bizikleta salto erakustaldia eginen da Funbox Factoryren eskutik, gaztetxeko aparkalekuan. 22:00etan Brah brah kolektiboaren eskutik kontzertuak eskainiko dituzte Humilitate, Kuma no motor eta Menace taldeek eta gero gaupasa izanen da gaztetcean. Aipatzekoa da arratsalde partetik aitzinera afaltzeko talo postua izanen dela, ikastolako kideekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun