Bixente Igartzabal eta Alejo Sarobe lesakarrak ongi moldatu dira Ecotrimad Triatloian

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 31

Alejo Sarobe eta Bixente Igartzabal Madrilgo proba bukatu ondotik. Utzitako argazkia

Ia mila partehartzaileen artean 56. izan da Igartzabal

Ez da triatloi probetan parte hartzen duten lehenbiziko aldia Lesakako Beti Gazteko Bi­xen­te Igartzabal eta Ale­jo Saroberentzat baina parte hartu duten azkenean ere fin moldatzen direla erakutsi dute.

Maiatzaren 12an Ma­drilgo Buitrago de Lozo­ya herrian II. Ecotrimad proba jokatu zen, Espainiako distantzia ertain eta luzeko Triatloi txapelketarako sailka­tzeko eta estatuko rankingerako puntuagarria zen proba. Han parte hartu zuten lesaka­rrek.

Distantzia ertaineko formatuan (1,9 kilome­tro igerian, 75 kilome­tro bizi­kletan eta 21 kilometro lasterka) ia mila triatletek hartu zuten parte. Horien artean, CN Sabadell taldeko Miquel Blanchart izan zen garaile gizonezkoen artean (03:54:42) eta Saltoki Trikideak taldeko Estefania Gomez emakumezkoen artean (04:26:06). Lesakarrei dagokienez, Bixente Igartzabalek 56. postua eskuratu zuen (04:41:56) eta Alejo Sarobe 311. izan zen (05:37:56).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun