Lehen maila autonomikoko ligan irabazle Toki Ona Bortziriak taldea

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 31

Toki Ona Bortziriak taldeko nagusiak goian eta Toki Ona Bortziriak taldeko jokalariak eta jarraitzaileak behean. Jesus Alacid

Kadete neskak ere ligako txapeldun izan dira

Norbere etxean irabaztea ez da beti erraza izaten baina horixe lortu du Berako saskibaloi talde nagusiak. Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldeak antolatu zuen Nafarroako lehen mailako lauko finala maia­tzaren 20 eta 21eko asteburuan Beran eta liga irabaztea lortu zuen. Larunbatarekin finalerdiak jokatu ziren eta igandeko final es­tuan 70-67 irabazi zion Nafarroako Unibertsitatea taldeari. Berako taldea gibeletik ibili zen zatirik haundienean eta hirugarren laurdenean bazirudien Iruñera joanen zela liga. Azken laurdenean, ordea, markagailuari buelta eman eta irabaz­tea lortu zuen Toki Ona Bortziriak taldeak. Hiru­garren posturako lehian, Berriozar nagusitu zitzaion San Adria­ni.

Baina ez da Toki Ona Bortziriak taldearen denboraldiko garaipen bakarra. Izan ere, kadeteen mailako neskek ere li­ga irabaztea lortu dute­ eta kadeteen kategoriako mutilak eta infantilen mailako neskak biga­rren sailkatu dira ligan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun