Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak udako kontzertua eskainiko du ekainaren 5ean, astearte arratsaldeko 17:30etik aitzinera Kultur Etxean.
Lehenik, 5 eta 6 urteko ikasleek, Hizkuntza Musikala eta Kulturako lehen mailakoekin, “Funga Alafia” herrikoia eskainiko dute. Segidan, kitarra taldeak Bobby McFerrinen “Don’t worry, be happy” joko du; Jone Olaetxea bibolinjoleak, Mari Jose Bergara pianoan lagun duela, Carl Bohm-en “Introducción y polonesa” joko du; bibolin taldeak, Lurdes Iza pianoan lagun duela, “S. Joplin-en “The entertainer”; Idoia Martinez pianojoleak eta Jone Olaetxea eta Maider Aizpurua bibolinjoleek Carlos Gardelen “Por una cabeza” joko dute; Ibon Irastorza, Oier Larretxea eta Asier Oses txistu bakarlariek, Maialen Ruiz pianolojearekin eta Araitz Bizkai kitarra jolearekin, “Hiru damatxo” herrikoia joko dute; Ane Fagoaga, Maialen Larrañaga, Lurdes Iza eta Nerea Perezek Alan Menken-en “A whole new World”; Abesbatza taldeak, Jon Aizpuru pianoan eta Igor Telletxea baterian lagun dutela, B. Coulaisen “Caresse sur l’ocean” eta J. Zeberioren “Muxu bat” abestuko dute; triki talde ertainak Oskorriren “Furra furra joko du”; Ane Pacheco eta Paula Artieda trikitilariek, Onintza Zapiainen ahotsarekin eta Igor Telletxearen marimbekin Kepa Junkeraren “Bizi ganoraz (Korrika 9)” joko dute; talde instrumentalak Lennon eta McCartneyren “Yesterday-Obladi” joko du eta emanaldia bukatzeko, talde instrumentalak, koralak eta helduen abesbatzak “Kantu herrikoiak” joko du.