Ikasturtea amaitzear den honetan, eskolatik proposamen interesgarria egin diete familiei eta orokorrean, herritar guztiei. Eskolako haurrek Felix Ligosekin sormen margoketa klaseak hartzen dituzte eta Marina Pintosekin yoga klaseak. Bada, bide horretatik doa herritar guztien partehartzea bilatu nahi duen ekimena.
Ortziral honetan, ekainak 1, 19:00etatik 20:30era Felixek egindako lanari buruzko azalpenak emanen dizkie gurasoei eskolan. Eta biharamunean, ekainak 2, doako margoketa saioak eskainiko dizkie guraso, herritar eta ikasleei. Eskolako neska-mutikoek klaseetan egin duten bezala margotu ahal izanen dute larunbatean bilduko diren herritarrek. Ordutegian aukera hauek izanen dira: 09:30etik 10:30era, 11:00etatik 12:00etara eta 12:30etik 13:30era. Honetan parte hartzeko eskolan izena eman behar da asteazken hau, maiatzak 30, baino lehen.
Egun berean, 17:00etatik 19:00etara, Baratzondon ikasleen lanekin egindako erakusketa izanen da ikusgai eta 18:00etan berendua eginen da, Guraso Elkarteak antolatuta.
Bertzalde, Marina Pintosekin antzeko zerbait egin nahi dute eskolakoek lagunek: gurasoentzat bi orduko yoga saioa eskainiko dute. Honetan parte hartzeko ere, aitzinetik eman beharko da izena.