Asteburu euritsuari aurre eginez

Nerea ALTZURI 2012ko maiatzaren 30a

Utzitako argazkia

Herrirak antolaturiko Goazen plazara ekimenak milaka lagun bildu zituen Euskal­ Herriko herri guzietan maiatzaren 19an. Eguraldi bustia eta kaxkarra izanagatik ere, aterpea bilatu zuten eta herrian ere, iragarritako ekitaldi guztiak arrakastaz egin ziren. Bertzalde, biharamunean egindako seigarren mendi itzulia ere euritsua izan zen, baina 207 lagunek parte hartu zuten. Horrelako ekimen bat ilusioz prestatzen da. Eguraldiaren kontra, ordea, ezin deus ere egin. Hala ere, ibili zirenek antolakuntza zoriondu zuten, eta bidenabar, Ekaitza Elkarteak­, modu batean nola bertzean egun hau antolatzen lagundu dutenak eskertu nahi ditu. Animo eta hurrengoa 2014an izanen da!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun