Ikasturte bukaerako ateraldi eta kanpaldiak egiten ari dira eskolan

Nerea ALTZURI 2012ko maiatzaren 30a

4 eta 5 urteko ikasleak Pasaian izan dira Piraten Etxean. Arantzako eskola

Ortziralean ttikienak Donostiara joanen dira

Betiko tenorera ailegatu gara. Murrizketez inguraturiko sasoi hone­tan, Nafarroako Gobernuak murrizketak iraga­rri ditu hezkuntzan ere. Gure haurren hezkun­tzaren kalitatea arris­kuan­ paratuko du ho­rrek eta mobilizazioak han eta hemen egiten ari dira.

Hortaz aparte, azken hilabeteotan, ateral­di, txango eta kanpaldiak egiten dira eskolan. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak Pasaiako Piraten Etxean bi egunez izan ziren. Ortziralean, berriz, 3 urtekoekin Donostiara txangoa dute.

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikas­leak­ Hondarrabian kanpaldia izan dute aste honetan. Eta bigarren zi­klokoek ekainaren 13tik 15era Zarautzen kanpaldia dute.

4., 5. eta 6. maila­koak­ nahiz DBHkoak berriki Altzuzan Oteiza museoa bisita­tzen izan dira. Ekainaren 5ean DBHkoak izan ezik gai­nerakoak­ Iñigo Arista ekimenean izanen dira.

Azkenik, kurtso akaberako irteera izanen da. Ekainaren 22an Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasle eta irakas­leak joanen dira. Prin­tzipioz, Etxe­berrin dagoen Lacturale behi esnearen interpretazio zentroa bisitatzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun