Lesakako igerilekuarekin bat turismo kanpainaren berri eman dute maiatzaren 18an. Kanpaina honekin, Bortzirietako hotel, landetxe eta aterpeekin elkarlana egin nahi du udal igerilekuak eta kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan ostatu hartzen dutenek, prezio bereziak izanen dituzte igerilekura sartzerakoan udako egun guzietan eta negu denboraldiko asteburuetan. Xebe Txoperena zinegotziak, bat egin duen Bereau hoteleko Paki Ibarburuk eta Ana Pikabea igerilekuko arduradunak eman zuten ekimenaren berri.