Euriari aurre egin zion Goazen Plazara! ekimenak

Aitor AROTZENA 2012ko maiatzaren 30a

Utzitako argazkia

Herrira mugimenduak Goazen Plazara! ekimen arrakastatsua burutu zuen maia­tzaren 19an Euskal Herria osoko kasik 250 plazetan. 30.000 lagun inguruk hartu zuten parte euskal preso politikoen giza eskubideen alde Euskal Herriko plaza ezberdinetan burututako mobilizazio eta ekimen parte hartzaileetan. He­rrian ere hainbat lagun bildu ziren plazan euriari aurre eginez. Aurrikusiak zeuden jokuak eta dantzaldiak ez ziren egin, baina Presoak eta iheslariak he­rrira! lelopean elkarretaratu eta argazkia atera zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun