San Fermin elkartea Erriberara

AItor AROTZENA 2012ko maiatzaren 30a

Ekainaren 8an Zintronikora ateraldia antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak. Izen ematea maiatzaren 21etik 31ra zabalik izanen da eta autobusa bete arte har­tzen ahal dira txartelak, 30 euroren truke.

Ekainaren 8an, goizeko 07:30ean abiatuko da autobusa Plaza Zaharretik eta bidean gosaldu ondotik, Kore­lla eta Zintroniko bixitatuko dituzte eta gero Kadereitan bazkalduko dute. Herri hau ikusi ondotik, bueltatuko dira.

Erriberarako bidaiaz gain, ekain hasieran hain­bat ekitaldi antolatu ditu erretiratuen elkar­teak. Kartei dagokienez, mus txapelketa ekainaren 4an, seien txapelketa ekainaren 5ean eta despiste txapelketa ekainaren 6an jokatuko dira eta toka, igela eta bolo txapelketak ekai­na­ren 7an, denak 18:00­e­tan hasita egoitzan. Txapelketak jokatu ondotik, luntxa eskainiko zaie parte hartzen duten bazkide guziei.

Mendi taldeak, be­rriz, ekainaren 24an San Juan Xarrera ateraldia antolatu du. Oinez joanen direnak 09:00etan abiatuko dira egoitzatik eta ohiko lekuan hartuko dute hameketakoa. Autobusez, berriz, 11:00­e­tan abiatuko dira, San Juan Xarreko me­­zara joateko eta Arantzako Burladan bazkalduko dute. Txartelak ekainaren 16a baino lehen hartu behar dira, 28 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun