Beti Gazte elkartearen eguna ospatuko da ekainaren 2an eta larunbat osorako ekitaldiak antolatu dituzte. Goizeko 10:30ean hasita, maila ttikienetako eta emakumeen futbol taldeen partidak jokatuko dira Mastegin. 12:30ean ping-pong txapelketaren finala jokatuko da. 14:30ean Nafarroako txirrindularitza itzuliaren etapa nagusia, Lesaka eta Aralarko San Migel santutegiaren artekoa, abiatuko da plazatik, hau ere Beti Gaztek antolatua. Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, kadete, jubenil eta handien futbol taldeen arteko taldeak osatu eta futbol-7 ligaxka jokatuko da Mastegin. Arratsean afaria izanen da Koxkonta jatetxean eta afalondoan, sariak emanen zaizkie taldeetako golegile nagusiei.