Bide hezkuntza landu dute Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasleek

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 30a, 12:36

Jesusen Bihotza ikastetxea

Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasleek trafikoan segurtasunez moldatzeko oinarriz­ko aholkuak ezagutzeko aukera izan dute. Oinezkoak direnean arrisku nagusiak zeintzuk diren eta seinaleak identifikatzen ikasi dute; bidaiariak direnean nola eta zergatik erabili behar dituzten nahiz segurtasun uhala nahiz bidai aulki bereziak. Bizikletan karriketan ibiltzen hasten direnean kaskoa erabiltzea­ren garrantzia, seina­leek eta arauek zer adierazten duten eta zergatik diren beharrez­koak ere ohartara­zi zaie. Hau dena Foru Poliziaren bidez landu dute. Ekin­tza hauek osatuz, Sergio Herrero txirrindulari profesional ohiaren hi­tzal­dia ere entzun zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun