Maiatzaren 13an San Jose zahar etxetik arratsalde alternatibo bat pasatzeko asmoz, Loiolako San Inazio basilikan egin zuten irteera, eta ondotik, Gipuzkoako kostaldeaz gozatu zuten. Lau boluntariok eta bertze zortzi lagunek parte hartu zuten ateraldian eta horretarako, Aspaceren bi furgoneta erabili zituzten. Zahar Etxetik adierazi dutenez, «ezin zalantzan jarri primeran pasatu genuela».