Kontseilariaren bisita

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Lourdes Goikoetxea Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Indus­tria, Enplegu eta Ingurumen Kontseilariak Savera, Parklex, Martiko eta Ubidea enpresak bisitatu zituen maiatzaren 18an, azken urteotan 23 milioitik gora inbertitu baitituzte instalazio berrietan edo produktu berrien ikerketa eta garapenean. Eta ho­rren atzi­nean, erabi­le­ra alderdikoia salatu du Udalak. Udalak ez zuen bi­sita ho­rren berri, ez zi­tzaion ofizialki komunika­tu ez gonbidatu ere, eta aldiz, UPNk duen zinego­tzi bakarra bertan zegoela ikusi zuten komunikabideetan eta Gobernuaren webgunean. Jarrera hori deitoratu, eta «kargu­ publikoa alderdiaren propaganda egiteko erabili izana» salatu du Tokiko Gobernu Batzordeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun