Babes Ofizialeko Etxebizitzak zertan diren galdetu izana harriduraz hartu du alkateak

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 30a, 12:32

Alkateak Ezker Abertzalearen oharrari erantzun dio

«Harriduraz hartu dugu azkeneko TTIPI-TTAPAn Ezker Abertzaleak Udalari Babes Ofizialeko Etxebizitzak zertan diren galdetu izana. Harriturik edukiagatik, eta harriturik­ formagatik». Halaxe eran­tzun diote Ezker Aber­tza­leari Marisol Taberna alka­teak sinatutako idatzi baten bidez. Alkateak dioenez, «batetik, udalbatza tal­de guztiek osatzen dugulako, eta Hirigintza Ba­tzordean zein Gobernu Batzordean ordezkaritza dugulako hiru taldek: Bil­du, Aralar eta EAJk. Bi ba­tzorde horietan lan­tzen­ ari gara hirigintza arloan jorratu beharreko aldaketak». Batean zein bertzean azken urtean ez dela «liskarrik eta ez­­ta­bai­da gordinik» izan gaineratu du Tabernak, «eta kontsentsuzko bidea nagusitu dela bileretan». Hala, «denek proposamenak egiteko aukera izanda ere, harrigarria egiten zaigu, orain arte agertu ez diren kezkak komunikabideen bidez egitea».

Agerra eta Kaxerna inguruak hartzen dituen S12 eremuaren aldaketa orain dela urtebete ingu­ru eten zenean, «merkata­ri­tzaren inguruko azterke­ta­­ egin arte aldaketarik ez egitea erabaki zela» oroitarazi du oharrean. Prozesu hori urtarrilean eta otsailean egin zen, eta alkateak azaldu duenez, «herritar orok izan du aukera bertan parte hartzeko, eta 34 herrita­rrek eman dute iritzia, tartean dendariak, bezeroak eta hautetsiak aritu gara, baita Bilduko bi zinegotzi ere». Azken hauen in­guruan erran du, «azkenaldian aditu dugu haien ahotik parte hartzeko prozesu honek ez duela balio, eta ausartu dira errate­ra he­rritarrek nahi dutena­ ez dela islatu prozesu horre­tan». Kritika horiei «Beran hain­ber­tze jende inpli­ka­tu duen partehar­tze pro­­zesurik ez dugula ezagutu» erranez eran­tzun dio alka­teak. Bere hitzetan, jardu­naldi horietan «argi­ geldi­tu da bertako dendak bultza­tzea eta dina­mizatzea dela landu be­ha­rre­ko estrategia, eta abe­ras­­tasuna bertan sor­tzea»­.

Horrez gain, salatu du, «merkataritza azpiegitura handiak bazter­tzea­ planteatzen denean atera duela Ezker Abertzaleak etxebizitzaren eztabaida komunikabideetara». Suhiltzaileen inguruko S2 eremuaz, berriz, aipatu du, «lurjabe batek auzitara eraman duela Udala, eta hau argitu bi­tar­­tean, ezin dugu aitzinera egin».

Bertzalde, S12 eremuarekin lanean dabiltzala bortz urte badirela adiera­zi du. «Azkene­ko urtean egin dugun lana, merka­tari­tza eredua, eta ondorioz, zein herri eredu nahi­ dugun hausnartzea, ez zaigu irudi­tzen denbora alferrik galtzea denik».

Azken 13 urteetan BOE­rik egin ez izana ezin zaio­la egun­go Udalari leporatu ere adierazi du alkateak, «urtebete eskas baitarama lanean, eta ho­rretan Ezker Abertzaleak badu zer erra­na, bi agintalditan alkatetzan egon baita». Bukatzeko, jakinarazi du Hirigintza Ba­tzordean konpromiso argia hartu dutela epe mo­tzean S12 eremuaren ordenazioarekin buka­tu eta betirako onar­tze­ko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun