Ikasturte bukaera prestatzen ari dira Ricardo Baroja eskolan. Ekainaren 21ean, jaialdi bat antolatu dute, eta 6. mailako ikasleei agurra eman bidenabar, dantza saioa eginen dute. Hori baino lehen, Guraso Elkarteak ekainaren 9an, Irunberrira joateko txangoa antolatu du. Han emanen dute eguna eta itzulitakoan afaria eginen dute.