Ibardingo merkatari, ostalari eta zerbitzuek artisautza feria antolatu dute lehenbiziko aldiz larunbat eta igande honetarako, ekainak 2 eta 3. Bi egunez, 10:00etatik 18:00etara hainbat artisautza produktu eskainiko dira: zilargintza, larrugintza, egurgintza, ehungintza... Batzuk Atalaia Bentan eta bertzeak Benta Berrin egonen dira, eta haize haundiko eguna bada, sarrerako aparkalekuan.