Abesbatzaren 25. urteurreneko besta haundia igandean, ekainak 3, eginen da. 11:00etatik aitzinera, musika taldeak karriketan ibiliko dira eta udaletxeko plazan elkartuko dira 12:15 aldera, talde bakoitzak pieza bat eskaintzeko.
12:45ean ekitaldi nagusia hasiko da. Bi bertsolarik ongietorria eman ondotik, Abesbatzakoek Agurra kantatuko dute Gure Txokoako dantzariek dantzatu bitartean. Hori bukatuta, Abesbatzak segituko du, eta koroko kide ohiek eta jubilatuen abesbatzakoek ere kantatuko dute.