San Migel zubiko lagunak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Heldu den urtean 200 urte beteko dira San Migel zubiko bataila ger­ta­tu­­ zenetik, eta garai hartan, eskualdean ber­tze ekin­tza militar batzuk ere izan ziren, herritarrei ondorio larriak eraginez. Ger­takari haiek gogo­ra­tzeko sortu da­ San Migel­ Zubiko Lagunak taldea.

Bataila hura 1813ko irailaren 1ean izan zen. In­gelesen armadako eli­te­­­ko erregimentu batek, Daniel Cadoux kapitaina­ buru zuela, hagi­tzez soldadu gehiago zituen tropa fran­tse­sei egin zien au­rre. Fran­tsesak ihesi heldu ziren­ Frantzia alde­ra, San Mar­tzialen garaituak izan ondotik, eta zubia zuten Bidasoa guru­tzatzeko toki bakarra.

Eskualdean izandako eraginari begira, ga­rran­tzitsuagoa izan zen tropen egonaldi luzea, ge­rra­­ ekintzak azaroa arte luzatu baitziren. We­lling­tonen tropa aliatuek (soldadu ingeles, portuges eta espainiarrak) bertako­ elikagai ia guz­tiak­­ erre­ki­satu zituz­ten. Ondorioz, go­se­ eta disenteriarekin, Bor­tzi­rie­tan ohi­ baino 550 lagun gehiago hil ziren.

San Migel Zubiko Lagunak Taldeak uste du gertakari haiek «nahitaez» ekarri behar direla gogora, gerrek zeharka populazio zibilaren gainean nolako eragina duten erakusteko. Dagoeneko, boluntario ba­tzuk hasiak dira zubia kon­pontzen eta 2013an ekitaldi batzuk egin nahi dituzte. Udalaren eta ingu­ruko bertze erakunde ba­tzuen lagun­tza badute, baina edozeinek boluntario gisa parte har­tzen ahal duela adierazi dute, izan herri­ta­r­ edo ez.

Informazio gehiagora­ko: sanmiguelzubikolagunak.blogspot.­com.­es eta sanmiguelzubikolagunak@gmail.­com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun