Ikasketa bukaerako ekitaldia egin zuten Toki Ona Institutuan maiatzaren 28an

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 29a

Berako Toki Onan aurten ikasketak bukatzen dituztenei errekonozimendua eskaini zitzaien maiatzaren 25eko ekitaldi akademikoan. Utzitako argazkia

Aurten institutua utziko duten ikasleei errekonozimendua eta orlak eskaini zitzaizkien

Joan den ortziralean, maiatzaren 25an, Berako Toki Ona Institutuak Ekitaldi Akademiko berezi bat antolatu zuen: ikasturte honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleei errekonozimendu txiki bat egin eta orlak banatzeko.

Joan den ortziralean, maiatzaren 25an, Berako Toki Ona Institutuak Ekitaldi Akademiko berezi bat antolatu zuen: ikasturte honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleei errekonozimendu txiki bat egin eta orlak banatzeko.

Ikasturte honetan Toki Ona Institutuan 57 ikaslek bukatu dituzte beraien ikasketak, horietako 9 Lanbide Heziketako Goi Mailako ikasleak izan dire, 38 Batxilergokoak eta 10 Lanbide Heziketako Erdi Mailakoak.

Ekitaldia Berako Kultur etxean ospatu zen, bertan ikasleak, gurasoak, irakasleak, institutuko langileak, eta Bortzirietako Udaletxeelato ordezkari batzuk bildu ziren.

Ekitaldiaren egitaraua honakoa izan zen: Ikasle eta langileen arteko musika emanaldiaren ondotik, Zuzendaritzaren, irakasleen eta gurasoen agurra jaso zuten ikasleek, baita bigarren batxilergoko ikasleena ere. Segidan, orla eta diplomen banaketa egin zen eta Lehenengo Batxilergoko ikasleen dantza emanaldia. Ekitaldia bukatzeko, luntxa izan zuten Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun