Elkarrizan taldearen bidez, bi kontzertu eskeini behar dira egunotan Berako San Jose eta Lesakako Andra Mari Zahar Etxean. Kontzertuak, Araitz Bizkaik (gitarra) eta Marta Eslavak (flauta) emanen dituzte. Kanta ezberdinak abestuko dituzte, eta horien artean euskal kantu aunitz.
Ortziralean, Berako Zahar Etxean izanen da emanaldia goizeko 11:00etan eta larunbatean, Lesakako Zahar Etxean, arratsaldeko 16:30ean. Honela, Elkarrizan eta Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen helburuarekin aintzinera segitzen dute, gure inguruan ospatzen diren jarduera kulturalak zahar-etxera hurbiltzeko asmoarekin, alegia. Norbaitek (talde edo indibidualki) parte hartu nahi badu, harremanetarako telefonoa 948 635 036 da edo emaila ssb@lesaka.net.