Bide hezkuntza lantzen aritu dira Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasleak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 22a

Jesusen Bihotzako ikasleak, patioan gidari. Utzitako argazkia

Trafikoan segurtasunez moldatzeko oinarrizko aholkuak ezagutu dituzte

Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasleek trafikoan segurtasunez moldatzeko oinarrizko aholkuak ezagutzeko aukera izan dute. Oinezkoak direnean arrisku nagusiak zeintzuk diren eta seinaleak identifikatzen ikasi dute; bidaiariak direnean nola eta zergatik erabili behar dituzten nahiz segurtasun uhala nahiz bidai aulki bereziak. Aldi berean, bizikletan karriketan barna ibiltzen hasten direnean kaskoa erabiltzearen garrantzia, seinaleek eta arauek zer adierazten duten eta zergatik diren beharrezkoak ere ohartarazi zaie.

Txikienentzat marrazki bizidunak eta ipuinak erabili dira; ertainekin ikastetxearen inguruan ibilaldi bat egin da bidearen elementu ezberdinak argituz, zebra bideak modu egokian zeharkatuz eta arrisku gune nagusienak aztertuz. Handienekin, ikastetxeko jolaslekuan bizikletarekin ibiltzeko seinale zirkuitu bat antolatu da. Hau dena Foruzainen bidez aitzinera eraman da. Honez gain, ekintza hauek osatuz, Sergio Herrero txirrindulari profesional ohiaren hitzaldia entzun zuten ikastetxekoek eta bere esperientzia aberasgarria azaldu zien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun