Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatua, hogei lagunek parte hartu zuten maiatzaren 13an Iruñeko bixita gidatuan. Iñigo Arista Kultur Elkarteko gidari baten eskutik, Nafarroako hiriburuaren historiako hainbat arlo hobeki ezagutzeko modua izan zuten.
Honela, hasierako hiriguneak (San Cerningo burgoa, San Nicolas eta Nabarreria), harresi ingurua, hiriaren zabalkundea, sanferminetako entzierroaren jakingarriak eta Nafarroako Artxibategia nahiz Udaletxea ikusteko eta ezagutzeko aukera izan zuten. Edrki bazkaldu eta bazkalondo goxo baten ondotik, berriz ere Lesakara itzuli ziren.