Ikasturte bukaera hurbiltzen ari da eta joan den astean bezala, aste honetan ere zenbait entzunaldi antolatu ditu Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak.
Maiatzaren 22an, astearte arratsaldeko 18:00etan trikitixa eta akordeoi entzunaldia eginen da Musika Eskolan.
Maiatzaren 23an, asteazken arratsaldeko 17:30ean perkusio entzunaldia eginen da Musika Eskolan.
Maiatzaren 24an, azkenik, ortzegun arratsaldeko 18:30ean gitarra entzunaldia eginen da Musika Eskolan.