Lesakako igerilekuarekin bat turismo kanpainaren berri eman dute

Aitor AROTZENA 2012ko maiatzaren 18a

Xeberiano Txoperena, Paki Ibarburu eta Ana Pikabea, kanpainaren aurkezpenean. Aitor Arotzena

Bat egiten duten establezimenduetan ostatu hartzen duten turistek prezio bereziak izanen dituzte

“Lesakako igerilekuarekin bat” turismo kanpainaren berri eman dute maiatzaren 18an, ortziral goizean. Kanpaina honekin, Bortzirietako hotel, landetxe eta aterpeekin elkarlana egin nahi du Lesakako udal igerilekuak eta kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan ostatu hartzen dutenek, prezio bereziak izanen dituzte igerilekura sartzerakoan udako egun guzietan eta negu denboraldiko asteburuetan. Ikusi bideoa

Errate baterako, uda denboraldian, astelehenetik larunbatera helduek 11,25 euro ordaindu behar dute igerilekuan egun osorako sartzeko eta igerilekuarekin bat egiten duten ostatuetako bezeroek 6 euro ordainduko dute. Negu denboraldian, berriz, larunbatean egun erdirako sartzeko 7,30 euro ordaindu behar dituzte helduek eta igerilekuarekin lagun egiten diren ostatuetako bezeroek 3 euro ordainduko dute. Gainerako adin tarteetan ere gisako beherapenak eginen dituzte.

Lesakako igerilekuko Ana Pikabeak, kanpainarekin bat egin duen Bereau hoteleko Paki Ibarburuk eta Xeberiano Txoperena Lesakako udal zinegotziak eman dute kanpainaren berri. Ana Pikabea arduradunak aipatu digunez, dagoeneko hamar bat establezimenduk bat egin dute igerilekuarekin eta beraien bezeroek probetxua ateratzen ahalko diote eskainztari. Dena den, oraindik ere kanpainarekin bat egin nahi duten hotel, landetxe eta aterpeek ateak zabalik izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun