Nafarroako senior mailako lauko finala asteburuan jokatuko da Beran

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 18a, 09:54

Kadete mailako neskak Nafarroako ligako txapeldun izan dira eta asteburuan hartuko dute garaikurra. Artxiboko argazkia

Toki-Ona Bortziriak taldea lehenbizikoa izan da 1. maila autonomikoko ligan eta orain txapela jantzi nahi du etxean

Kirol hitzordu garrantzitsuak izanen dira asteburu honetan Beran. Hasteko, Toki Ona kiroldegiak Nafarroako senior gizonezkoen lehen maila autonomikoko lauko finala hartuko du. Larunbat arratsaldean finalerdiak jokatuko dira eta igande goizean finala eta hirugarren posturako lehia. Finalerdi bakoitzaren aitzinetik Aurreskua dantzatuko da eta partiduetako atsedenaldietan, jaurtiketa lehiaketak, abilidade probak eta dantzak izanen dira. Toki Ona Bortziriak taldea lehenbizikoa izan da liga arruntean, 21 garaipenekin eta soilik 3 partida galduta. Aipatzekoa da, seniorrak ez ezik, kategoria ttikiagoetan ere denboraldi bikaina egin duela Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldeak. Honela, kadete mailako neskak ligako txapeldun izan dira eta kadete mailako mutikoak eta infantil mailako neskak azpitxapeldun.

Bertze aldetik, Gure Txokoako areto-futbol taldeak Euskal Ligara igotzeko fasearen lehen partida ere larunbat arratsaldeko 15:00etan jokatuko du. Partida hori irabaziz gero, finalera sailkatzeaz gain, Euskal Ligara igotzea lortuko du.

Kirol hitzordu garrantzitsuak izanen dira asteburu honetan Beran. Hasteko, Toki Ona kiroldegiak Nafarroako senior gizonezkoen lehen maila autonomikoko lauko finala hartuko du. Larunbat arratsaldean finalerdiak jokatuko dira eta igande goizean finala eta hirugarren posturako lehia. Finalerdi bakoitzaren aitzinetik Aurreskua dantzatuko da eta partiduetako atsedenaldietan, jaurtiketa lehiaketak, abilidade probak eta dantzak izanen dira. Toki Ona Bortziriak taldea lehenbizikoa izan da liga arruntean, 21 garaipenekin eta soilik 3 partida galduta. Bertze aldetik, Gure Txokoako areto-futbol taldeak Euskal Ligara igotzeko fasearen lehen partida ere larunbat arratsaldeko 15:00etan jokatuko du. Partida hori irabaziz gero, finalera sailkatzeaz gain, Euskal Ligara igotzea lortuko du.

Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Urola - Beti Gazte, igandean 16:30ean Zumarragako Argixao zelaian.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Mutrikuarrak, larunbatean 18:00etan Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Beti Gazte B – Mariño B, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Lagunak – Doneztebe, larunbatean 16:00etan Barañainen.

Iruntxiki de Beriain - Aurrera KE, igandean 11:15ean Beriainen.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Touring - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Errenteriako Fanderian.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe – CD Itaroa Huarte, larunbatean 17:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Baztan – CD San Miguel, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailako kopan

Beti Gazte – Hondarribia, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Berriozar CF – Doneztebe, larunbatean 12:00etan Berriozarren.

 

Nafarroako infantilen lehen mailako kopan

Baztan – CD San Cernin, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Aoiz - Beti Gazte, larunbatean 11:00etan Agoitzeko ikastetxean.

Doneztebe – FC Bidezarra, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Internacional CD - Gure Txokoa, larunbatean 13:30ean Donostiako Matigoxotegin.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan, Euskal Ligarako igoera faseko finalerdia

Gure Txokoa – Horbel Taberna, larunbatean 15:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Nafarroako gizonezkoen maila berezian

Atekabeltz KE – CD Najbolji, ostiralean 21:00etan Leitzako kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Senior mutilak 1. Maila autonomikoan

Toki Ona Bortziriak lauko finalerako sailkatua. Maiatzaren 19an jokatuko dira finalerdiak Berako Toki Ona kiroldegian.

17:00etan, Universidad de Navarra – CBSA El Navarrico San Adrian

19:00etan, Toki Ona Bortziriak – Berriozar MKE

Igandean, 10:00etan hirugarren eta laugarren posturako lehia eta 12:00etan finala.

 

 

BAZTAN-ERREKAKO XXXIII. LAXOA TXAPELKETA

Zazpigarren jardunaldia

A multzoan

Doneztebe E - Doneztebe B, ortziralean 18:30ean.

Doneztebe F - Oiz, igandean 17:00etan

Irurita Bk atsedena.

 

B multzoan

Arraioz A - Arraioz C, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe C - Arraioz B, igandean 18:00etan.

Irurita Ck atsedena.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun