Maiatzaren 20an eginen da Arantza inguratuko duen Mendi Itzulia

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 18a

Ekaitza Elkarteak antolatuta, igande goizeko 07:00etatik 08:00etara abiatuko dira mendizaleak

Bertze urte batez, ailegatu da Arantza gainez gain ezagutzeko aukera ematen duen mendi itzu­lia. Ekaitza Elkarteak antolatutako Aran­tzako Men­di Itzulia maiatzaren 20an eginen da. Bi urtetik behin egiten da eta alditik aldira gero eta arra­kasta haundiagoa lortzen ari da. Duela bi urte, adibi­dez, markak hau­tsiz, 704 lagunek egin zuten mendi itzulia.

Bertze urte batez, ailegatu da Arantza gainez gain ezagutzeko aukera ematen duen mendi itzu­lia. Ekaitza Elkarteak antolatutako Aran­tzako Men­di Itzulia maiatzaren 20an eginen da. Bi urtetik behin egiten da eta alditik aldira gero eta arra­kasta haundiagoa lo­rtzen ari da. Duela bi urte, adibi­dez, markak hau­tsiz, 704 lagunek egin zuten mendi itzulia.

Ibilbidea herriko plazan (275 metro) hasi eta bukatuko da. Handik, maldan beheiti Arra­ta erre­kara jautsi eta Arani­bar baserriaren inguruan (120 metro) erreka utzi­ eta maldan goiti abiatu beharko dute mendizaleek, Unanu mendira (659 metro) igotzeko. Itsas­zelaitan barna (517 metro) Izura (828 metro) joanen dira mendizaleak. Gero, Ollargatatik (660 metro) pasatuz, Ibin­tzara igoko dira (1.037 metro) eta handik Ekai­tzara (1.040 metro). Illurdi izanen da hu­rrengo tontorra (1.085 metro). Handik aukerakoa izanen da Mendaur (1.136 metro) igotzea. Gero Mairubara­tzara (750 me­tro) jeitsi, eta Zepuru (715 metro) eta Bulatxikitik barna he­rrira jautsiko dira. Mendaur igotzen dutenek 2 kilometro gehiagoko ibilbidea osatuko dute eta Illurditik herrirako bidea hartzen dutenek 30 kilome­trokoa. Itzu­liak 1.740 metroko desnibela du. Ibilbidean kontrol-puntuak, botikina eta jan-edana izanen dira, eta bukaeran, jan-edana eta opariak ere banatuko dira.

Izen-ema­tea aitzinetik www.mendizmendi.com web gunean egin daiteke edo egun berean, 06:30­etik 08:00etara. Eta ibilbidea 07:00­etatik 08:00etara abiatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun