Javier Prieto motor gidari beratarra Alcañiz-Motorland zirkuituan nagusi

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 17a

Javier Prieto beratarra podiumaren koxkarik gorenean. Utzitako argazkia

Joan den urtean hasi zen motorren munduan

Javier Prieto Martinez motor gidari beratarrak garaipena lortu zuen apirileko hondar asteburuan Alcañizko zirkuituan, Iparraldeko zonako puntuagarria zen proban, mila zentimetro kubikoko kategorian. Honela, hiru proben ondotik, lidergoa ere hartu du ezustean.

Iaz hasi zen Prieto motorren munduan, eta junior-amateur kategorian kon­petitzen hasi zen, Asturiastik Kataluniarainoko pilotuak har­tzen dituen Iparraldeko zonako txapelketan. Nafarroako Urantzian (Los Arcos) eta Motorland-Alcañizen jokatzen dira lasterketak. Joan den urte­ko emaitzak harriga­rriak izan ziren, aldi guz­tietan podiumera igo­tzea lortu baitzuen, hiru aldiz bigarren eta bitan hirugarren sailkatuz. Gisa honetara, lehenbiziko proban parte har­tze­rik izan ez bazuen ere, meri­tu handiko hiru­garren postuan bukatu zuen.

Aurtengo txapelketa serioago hartu du eta maila handiagoko pilotoen aurka ari da mila ccko kategorian. Denboraldi honetan hiru lasterketan hartu du parte­: Albaceten bigarren izan zen, hi­rugarren Los Arcosen eta Alcañizen le­henbizi­koa. Kategoriako liderra da orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun