Bixente Igartzabal eta Alejo Sarobe lesakarrak ongi ibili dira Ecotrimad Triatloian

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 17a

Alejo Sarobe eta Bixente Igartzabal, proba bukatu ondotik. Utzitako argazkia

Kasik mila partehartzaileen artean 56. izan zen Igartzabal Madrilen

Maiatzaren 12an, joan den larunbatean jokatu zen Madrilgo Buitrago de Lozoya herrian II. Ecotrimad, Espainiako distantzia ertain eta luzeko Triatloi txapelketarako sailkatzeko eta estatuko rankingerako puntuagarria zen proba. Lesakako Beti Gazteko Bixente Igartzabalek eta Alejo Sarobek ere parte hartu zuten.

Distantzia ertaineko formatua zeukan probak (1,9 kilometro igerian, 75 kilometro bizikletan eta 21 kilometro lasterka) eta kasik mila triatletek hartu zuten parte. Horien artean, CN Sabadell taldeko Miquel Blanchart izan zen garaile gizonezkoen artean (03:54:42) eta Saltoki Trikideak taldeko Estefania Gomez emakumezkoen artean (04:26:06).

Lesakako partehartzaileei dagokienez, Bixente Igartzabalek 56. postua eskuratu zuen (04:41:56) eta Alejo Sarobe 311. izan zen (05:37:56).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun