Bortzirietako udal hautetsiek Goazen Plazara ekimenarekin bat egin dute

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Gaur egungo eta lehengo udal hautetsiek bat egin dute maiatzaren 19ko deialdiarekin. TTIPI-TTAPA

Plazak jendez bete nahi ditu Herrira mugimenduak

Plazak bete kartzelak hustutzeko helburuarekin Herrira mugimen­duak maiatzaren 19rako deitutako Goazen plazara ekimenarekin bat egin dute Bortzirietako gaur egungo alkate eta zinegotziek, baita lehengo hautetsiek ere.

Beran, maiatzaren 5ean egindako agerraldian agertu zutenez, «Bilbon urtarrilaren 7an egin zen manifestazioak mila­ka herritarren partehar­tzea izan zuen, eta honen aitzinean gober­nuak­ ez dira mugitu. Ho­rregatik dauka maia­tza­ren 19ko mobilizazioak hainbertzeko garran­tzia, herri presioak baka­rrik mugiaraziko dituelako».

Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako he­rritarrei ere deia luzatzeko probextu zuten age­rraldia, euskal presoekiko elkartasunez maia­tzaren 19ko eguerdian bortz herrietako plazak betetzeko.

Zehazki, euskal presoak Euskal Herrira ekar­tzea, gaixotasun la­rriak dituzten presoak kalera­tzea, bizi arteko zigo­rrak ezartzeko neurriak indargabetzea, zigorraren bi herena eta hiru laurdena bete dituzten presoak kaleratzea, Fran­tzian preso direnei baldintzapeko askatasuna aplika­tzea eta isolamendu, mi­ttard eta bakartze egoerei akabera ematea eta frantziar eta espainiar estatuek darabilten espetxe-politika egokitzea, hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko, horiexek dira maiatzaren 19ko ekimenarekin Herrira mugimenduak plazaratu nahi dituen aldarrikapenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun