Udaleku irekietan izena emateko epea laster zabalik

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Azken urteotan ohi denez, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak udaleku irekiak antolatu ditu, Dindaia Fun­­dazioarekin batera. Arantza, Bera, Etxa­lar eta Igantzin udalekuak uztailaren 2an hasiko dira, eta hilabete horretako 27ra arte ariko dira. Lesakako kasuan, sanferminak direla-eta, udalekuak uz­tailaren 16an hasi eta abuztuaren 10ean bukatuko. Herri guztien kasuan, udalekuak astelehenetik ortziralera izanen dira, 10:00etatik 13:00etara. Izen ematea maiatzaren 21ean hasiko da, eta zabalik egonen da hilaren 31ra arte. Izen ematea Bortzirietako Euskara Mankomunitatean egin behar da: 948634125ra deituta (goizez) edo e-postaz, euskara@bortziriak.org helbidera idatzita. Ma­trikulari dagokionez, ume bat apuntatuz gero, 80 euro balio du; bi anai-arreba baldin badira 140 euro; hiru anai-arreba izanik 180 euro. Taldea sortzeko beharrezkoa da herri bakoitzean guttienez 8 neska-mutikok izen ematea. Udaleku irekietan adinaren arabera bi eskaintza egiten dira. Batetik, 3-7 urte bitartekoek udalekuetako ohiko ekintzak izanen dituzte. Bertze­tik, 8-12 urte bitartekoentzat adin tarte ho­rri egokitutako sormen tailerrak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun