Urtean bitan, maiatzean eta azaroan bataioak egiteko aukera dago herrian. Joan den larunbat eguerdian, Zelaiondoko Dani eta Rosaren Ander Etxegarai Maiz eta Senberroko Josu eta Aitziberren Aritz Iparragirre Alberdi bataiatu zituzten.
Bertzalde, ekainaren 10ean, goizeko 11etako mezan, sei neskek Jaunartzea eginen dute: Araitz Madariaga Otegi, Eider Taberna Mutuberria, Uxue Alustiza Iparragirre, Idoia Altuna Bergara, Eloisa De Souza De Souza eta Maddi Larralde Apezetxea.