Euskara Batzordearen ekimenez, maiatzaren 26an ilunabarreko 8etan Zahar Txokon, Bertsolari dokumentala eskainiko da. Iazko Donostiako zinemaldian aurkeztu ondotik, sekulako arrakasta izan du. Gure inguruko herrietan ere, han eta hemen ikusi ahal izan da. Bertsolariak bertsoa egin aitzinetik dituen bizipenak, burutik pasatzen zaiona eta oro har zein sentsazio izaten dituen kontatzen da dokumentalean.
14 urtetik gorakoek, hiru euroko sarrera ordaindu behar dute; adin honetatik beheitikoei, berriz, euro bat kobratuko zaie. Aukera ezin hobea kalitate haundiko dokumental hau herrian bertan ikusteko.