Larunbat honetan, maiatzak 19, Herrira mugimenduak deituta, Euskal Herri osoan ekimenak eginen dira euskal presoen eskubideen alde. Euskal Herri osoko plazak jendez bete nahi dira Goazen Plazararen bidez, baita Arantzakoa ere. Goizeko 11etan hasita, haurrentzako jokoak izanen dira eta ondotik, herriko dantzarien emanaldia. Eguerdian, elkarretaratzea eginen da.