Sanferminak iragartzeko kartela Jasone Telletxeak egindakoa izanen da. Gona bere lanak irabazi du lehiaketa, 9 lanen artean herri-bozketan berea izan baitzen botu gehien jaso zuena. 400 euroko saria jaso du. Programaren azal lehiaketan, aurkeztutako 11 lanen artean, Matixa Oteizaren Zintzilik lanak irabazi du 400 euroko saria. Programaren gibeleko aldean agertzeko, herriko 38 ikasleren lanak aurkeztu ziren eta Mayi Pikabearen Aperitifa marrazkiak lortu du saria. Bere lana programaren kontrazalean ikusteaz gain, eskola materiala erosteko 200 euroko taloia izanen du saritzat.