45 “erromesek” egin zuten maiatzaren 6an Beti Gazterekin Santiago Bideko seigarren etapa, Gares eta Aiegi artekoa. Gorabehera handirik gabe egin zuten ibilbidea, zereal-landa eta mahasti artean eta Lizarrako kiroldegian bazkaldu zuten. Hurrengo etapa Aiegi eta Sansol artean eginen dute, Sanferminen ondotik.