Kultur ekitaldiak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Euskara Batzordearen eskutik, Gure bide galduak antzezlana ikusteko aukera izanen da larunbatean Kultur Etxean, 22:00etan. Bortzirietako Berdinta­sun Arloak eta Kultur Ba­tzordeak antola­tuta, berriz, Susanaren iraul­tza an­tzez­lana ikusgai izanen da hilaren 27an Bera­lan­detan, 19:00etan. Toki be­rean, ekainaren 4 eta 11n, Betaurreko moreak berdintasunaz pres­takun­tza­ saioak izanen dira, 17:30etik 20:30­era.

Musika Es­kola­koek entzunaldiak pres­ta­tu­ di­tuz­­te: as­tear­tean, hilak 15, klarinete, saxo­foi eta tronpeta en­tzunal­dia; as­teazke­nean­ bi­bolina­ren txanda 18:00­etan; hilaren 22an trikiti­xa eta akordeoia 18:00­­etan; maia­tzaren 23an per­kusioa­ 17:30­ean; hilaren 24an gitarra 18:30­ean; hilaren 29an piano doinuak 18:00etan eta hilaren 30­ean txistua 18:30­­ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun