Ingeles udalekuak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Uda honetarako inge­les udalekuak antolatu dituzte Labiaga Ikastolan. Lau txanda eskainiko dira: uztailean 2tik 13ra, 16tik 27ra eta 2tik 27ra eta abuztuan 9tik 24ra. Haur Hezkuntzako 5. maila eta DBH 2. maila bitarteko ikasleentzat izanen da eta nahiz eta izena emateko epea maiatzaren 11n bukatu zen, Ikastolatik erran dutenez, badago oraindik apunta­tzeko aukera: 948 630172 edo bera@ikasto­la.net.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun