Aisialdiko begiraleen lan poltsa egiteko probak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Bortzirietako Euskara Mankomunitatea begiraleen lan poltsa osa­tzea erabaki du. Lan poltsa horretatik sortuko den zerrenda nagusiki udaleku irekietan lan eginen duten begiraleak kontratatzeko erabiliko da. Bi motata­ko lanpostuak izanen dira. Batetik, begirale ar­duradunen lan pol­tsa­ eginen da. Horretarako beharrezkoa da 18 urte beteak izatea, eta batxilergoko edo goi mailako lanbide heziketako (edo baliokidea) titulazioa izatea. Bertzetik, begiraleen lan poltsan parte har­tzeko nahikoa izanen da 16 urte beteak izatearekin, eta DBH edo baliokide izan daitekeen titulazioa aurkeztearekin. Izena emateko maiatzaren 18ko 12:00 ar­teko epea izanen da. Lan poltsan parte har­tzeko probak maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun