Maiatzaren 1ean ireki zen arrantza denboraldia eta goizaldeko ordu ttikietarako hurbildu ziren arrantzaleak Endarlatsa ingurura, izokin arrantzarako txanda hartzeko. Aurtengo Lehenbizikoa 08:25ean arrantzatu zuen Argedasko Jose Brontek: 6,540 kilo eta 82 zentimetroko izokina. Zortzi urte omen daramazki Erriberatik Bidasora hurbiltzen, baina lehenbiziko aldiz lortu du aurten izokina arrantzatzea. Donostiako Rekondo jatetxeko Txomin Rekondok 1.600 euro ordaindu zituen Lehenbizikoagatik. Joan den urtean ere berak eraman zuen Bidasoan saltzen ahal den izokin bakarra, «jatetxeari fama ematen diolako».
Berako Ehiza eta Arrantza Elkartearen izenean, Lorenzo Jaurena presidenteak, Migel Angel Martinez presidenteordeak, Venancio Quiroga ingurumen arloko bokalak eta Rufino Dozagarat arrantzako bokalak, Lehenbizikoa arrantzatzeagatik oroitarria eman zioten Argedaskoari.