Nafarroako Gobernuko industria kontseilariak Berako lau enpresa bisitatu ditu

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 21a

Ezker-eskuin, Juan Anuze (Parklexeko negozioko arloko zuzendaria), Juan Losa (Berako udal zinegotzia), Iñigo Rodrigo (Parklexeko zuzendari nagusia), Lourdes Goikoetxea kontseilaria, José Vicente Espín

Savera, Parklex, Martiko eta Ubideako ordezkariekin izan zen maiatzaren 18an

Lourdes Goikoetxea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak Berako Savera, Parklex, Martiko eta Ubidea enpresak bixitatu zituen maiatzaren 18an, joan den ortziral goizean.

Lourdes Goikoetxea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak Berako Savera, Parklex, Martiko eta Ubidea enpresak bixitatu zituen maiatzaren 18an, joan den ortziral goizean.

Enpresa hauen jarduera hurbiletik ezagutzeaz gain, lau enpresetako ordezkariekin bilerak egin zituen kontseilariak eta hauek, gaur egungo egoeraren eta etorkizunerako aurreikuspenen eta garapen planen berri eman zioten. Aipatzekoa da lau enpresa hauek 23 milioi euro baino gehiago inbertitu dituztela azken urteetan instalazio berrietan edo produktu berrien ikerketa eta garapenean (I+G).

Kontseilariak, aurrekontuaren garapena bermatzeko eta defizit helburua betetzeko Nafarroako Gobernuak sinatu berri duen akordioaren baitan dagoen araudi berriari buruzko informazioa eskaini zien enpresariei. Neurri horien artean, lana sortzeko eta ekonomia bizkortzeko neurri berrietan 33 milioi euro terdiko inbertsioa aurrikusi da.

 

Enpresak

Saverak 1967an ekin zion bere jarduerari Beran. Igogailuaren sektorean sistemak egin eta banatzen buru dagoen enpresetako bat da mundu-mailan. Zehazki, bere jarduera jasogailuak instalatzea ahalbidetzen dituen Ride errodadura-sistemetan oinarritzen da. Beran dagoen I+Geko zentro bat du; zerbitzuen zazpi zentro Bera, Hernani, Portugalen, Alemanian, AEBetan eta Australian; eta ekoizpeneko beste hamar zentro: hiru estatuan (Bera, Hernani eta Epila), bost Txinan eta beste bi Brasilen eta Indian. Berako enpresan 87 langile daude. Nafarroako Gobernuaren laguntzak jaso ditu (985.800 euro) ikerketa, garapen eta berrikuntzako 8 proiektutarako 2001. urtetik eta, haiei esker, I+Gean 6,2 milioi euroko inbertsioa egin ahal izan da azken 12 urteotan.

1966tik funtzionamenduan dagoen Parklex enpresa egur naturalarekin egindako produktuen fabrikazioan espezializatuta dago fatxada, lur eta teilatuetan aplikatzeko, eta munduan produktu hori egiten duen fabrika bakarra da. Bertako produktuak hainbat eraikin ezagunetan daude, mundu guztian banatuta eta mundu-mailako arkitekto ospetsuek erabili dituzte. 55 langile deta bi fabrika ditu eta kontinente guztietako 50 bat herrialdetan presentzia du saltzaileen edo banatzaileen bidez. Haren ekoizpenaren % 83 esportatzen da.

Martiko Taldea duela 25 urte baino gehiago hasi zen lanean Beran merkatu frantseserako ahate-jakien produktuetan espezializatuz. Bere ibilbidean, jarduera dibertsifikatu du merkatuko beharren arabera. Gaur egun ekoizpeneko 5 fabrika ditu, haietako bi ahatearen eta izokinaren ingurukoak. Gainera, bere negozio-ereduari ahateen hazkuntzako prozesu integrala erantsi dio, Lerinen irekitako granjarekin. Martikok ia 9 milioi euro inbertitu du 2008tik instalazio berrietan edo dauden instalazioak hobetzen eta, horretarako, Nafarroako Gobernuak 1.353.141 euroko laguntza eman dio. Gainera, 1,3 milioi euro inbertitu du produktu berrien I+Gean, eta horretarako 170.850,60 euroko laguntza eman zaio.

Ubidearen jarduera 1994an hasi zen eta bi urte geroago bosgarren gamako plater kozinatuak egin eta garatzeari ekin zion; haien ezaugarria da urtebete baino gehiagoko iraungitze-data izatea kontserbaziorako hotzaren beharrik izan gabe. Bere produktuak eskualde-mailan merkaturatzen ditu, baina Europako gainerako beste lekuetara, Asiara eta Ipar Amerikara ere esportatzen du. Gaur egun, 65 erreferentzia ezberdin merkaturatzen du. 2006. urtetik Ubideak 311.000 euroko inbertsioa egin du, eta xede horrekin Nafarroako Gobernuak zenbait laguntza eman dio (59.651,81 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun