'Berako Oihua' aldizkarian lanak aurkezteko epea zabalik da

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 15a

Ekainaren 15a izanen da horretarako hondar eguna

Urteroko moduan, Sanesteban besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatzeko deia egin dute Berako Kultur Batzordetik.

Urteroko moduan, Sanesteban besten programarekin batera, Berako Oihua aldizkaria banatuko da etxeetan. Bertan artikuluak idaztera animatzeko deia egin dute Berako Kultur Batzordetik.

Lanak nahi den gai eta luzerakoak izaten ahal dira, eta irudi edo argazkiz lagunduak joaten ahal dira. Hauek aurkezteko epea ekainaren 15a (ortzirala) bitarte izanen da. Lanak, posta elektronikoz kultura@berakoudala.net edo kultura.bera@gmail.com helbidetara bidaltzen ahal dira edo, bertzenaz, zuzenean Berako Kultur etxera eraman, ahal izanez gero, formatu digitalean.

Berako Kultur Etxea/Berako Oihua


Eztegara pasealekua, 11


31780 BERA (Nafarroa)


e-posta: kultura@berakoudala.net edo kultura.bera@gmail.com

Leku arazoengatik aurkeztutako testu guztiak sartzea ezinezkoa baldin bada, euskaraz idatzitakoek izanen dute lehentasuna, beraz, testuak euskaraz idaztera animatzen du Berako Udalak.

Testuarekin batera egilearen izen-abizenak eta nortasun agiria bidali beharko dira nahitaez. Hauekin batera goitizenak paratu ahalko dira baina betiere izen-deiturak paratuz gero. Elkarte edota erakunde baten izenean idazten denean hauen izena paratuko da baina beti erakunde horren izenean norbaitek sinatu beharko du.

Berako Oihua aldizkarian jorratzen ahal diren gaiak: Berako herriarekin erlazionatuak izan behar dute, bere historiarekin, antzinako herriko bestekin, Berako kultur edo kirol eragileak (kultur taldeak, kirol ekitaldiak, ikastetxeak, etab.), herriko ekimenak eta mugimendua, ospakizunak eta urteurrenak, xokoak, ohiturak, data edota aipamen bereziak, herriko pertsonaia ezagunak, oroimenak eta eskerrak…

Ez da onartuko pertsona edo talderen bat mindu edo iran dezakeen testurik, eta Berako Udalak-Berako Kultur Batzordeak testu horiek baztertzeko eskumen osoa du. Berako Kultur Batzordeak ez du zertan bat etorri behar Berako Oihuan argitaratutako iritziekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun