Berako Zahar Etxekoek Loiolako basilika bixitatu zuten

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 17a

Berako San Jose Zahar Etxeko bizilagunak eta boluntarioak Loiolako basilikaren atarian. Utzitako argazkia

Azpeitirara hurbildu ondotik, kostaldean barna ere ibili ziren maiatzaren 13an

Berako San Jose zahar etxetik arratsalde alternatibo bat pasatzeko asmoz, Azpeitian dagoen Loiolako San Inazio basilikara irteera egin zuten maiatzaren 13an, igandean, eta ondotik, Gipuzkoako kostaldeaz gozatzeko modua izan zuten, eguraldi bikaina lagun.

Lau bolondresen eta San Jose Zahar Etxeko zortzi bizilagunek parte hartu zuten ateraldian eta horretarako, Aspaceren bi furgonetez bailatu ziren. Berako Zahar Etxetik adierazi dutenez, «ezin zalantzan jarri primeran pasatu genuela. Ea hurrengoa laster egiten dugun!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun