Berako Kaxerna Gaztetxean kontzertuak izanen dira maiatzaren 11n

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 10a

Ortziral arratseko 22:00etan hasita, Sumision City Blues eta Fiachras taldeak ariko dira

Ortziral honetan, maiatzak 11, kontzertuak izanen dira Berako Kaxerna Gaztetxean: 22:00etatik aitzinera Sumision City Blues eta Fiachras taldeak ariko dira.

Ortziral honetan, maiatzak 11, kontzertuak izanen dira Berako Kaxerna Gaztetxean: 22:00etatik aitzinera Sumision City Blues eta Fiachras taldeak ariko dira.

Sumisión City Blues Gasteizen sortu zen 2009an, punkean, jazz-ean eta rock'n'roll zikinenean zaildutako jendea bilduta. Taldeak hasieratik izan zuen argi sustraietara hurbiltzeko nahia; bues, folk edota countryra itzulera, baina inongo revival-ik egin gabe. SCB benetako jendea da, musika rural amerikarrean oinarria bilatzen badute ere asmoa Euskal Herriko kaleetako ikuspuntutik egitea da.

Fiachras taldea punk folk giroetan ariko da Bonberenea Ekintzak zigilupean argitaratu duten bigarren diskoa aurkeztuz. "Hiltzera goaz" izenpean datorren lana da honakoa.

Beti bezala, Gaztetxeko bizilagunen etxerako sartu ateriak ez oztopatzeko, gibeleko parkinean aparkatzeko deia edo bertzela, oinez edo bizikletaz igotzera animatzeko deia egin dute Kaxernatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun