Jasone Telletxeak irabazi du Lesakako Sanferminak iragartzeko kartel lehiaketa

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 10a

Ezker-eskuin: kartel irabazlea, programaren azalerako aukeratutako lana eta programaren gibeleko aldean joanen dena. Utzitako argazkia

Programaren azalean Matixa Oteizak egindako lana agertuko da eta gibeleko aldean Mayi Pikabea haurrarena

Lesakako Sanferminak iragartzeko kartela Jasone Telletxeak egindakoa izanen da. “Gona” bere lanak irabazi du udalak deitutako lehiaketa, herri-bozketan berea izan baitzen botu gehien jaso zuen lana. 9 lan aurkeztu ziren kartel lehiaketara. 400 euroko saria jaso du.

Programaren azal lehiaketari dagokionez, aurkeztutako 11 lanen artean, Matixa Oteizaren “Zintzilik” lanak irabazi du eta beretzat ere 400 euroko saria izanen da.

Programaren gibeleko aldean agertzeko, herriko ikasleei zuzendutako lehiaketara, berriz, 38 lan aurkeztu ziren eta Mayi Pikabearen “Aperitifa” marrazkiak lortu du saria. Bere lana programaren kontrazalean ikusteaz gain, herriko dendetan eskola materiala erosteko 200 euroko balioa duen taloia izanen du saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun